CIFRA AHOLKULARITZA

KUDEAKETA ETA AHOLKULARITZA

1987tik

Gure egitekoa profesionalen eta enpresa txiki eta ertainen kudeaketa- eta aholkularitza-premiak gogobetetzea da. Eta eraginkortasunez egitea, haiek beraien negozioaren ardatzera bidera daitezen.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN
carrusel

FILOSOFIA

ZURE KONFIANTZAZKO AHOLKULARIAK

Enpresek baliabide mugatuak dituzte gaur egun administrazio-kudeaketaren askotariko premiei aurre egiteko. Enpresa-testuinguruaren konplexutasunak eragiten du gaur egungo zuzendari eta enpresariek aldamenean bazkide bat eduki behar izatea, haiei erabakiak hartzen laguntzeko lehia- eta lege-ingurunearen ikuspegia osatuko duena.

Premisa horiekin, finantza-, kontabilitate-, zerga-, lan- eta merkataritza-arloetan gaitasun eguneratuak dituzten profesionalez osatutako talde handia eratu dugu. Horiekin, aholkularitza pertsonala eta zerbitzu eraginkorra eta arduratsua eskaintzen ditugu enpresen eta enpresarien helburuak betetzeko. Konpromiso, zorroztasun eta ordena handiarekin egiten dugu lan gure bezeroei irtenbiderik onenak eskaintzeko.

Alderdi horiek guztiek eramaten gaituzte gure bezeroekin konfiantzan, etengabeko lankidetzan eta profesionaltasunean oinarritutako harreman iraunkorrak ezartzera.

AHOLKULARITZA

Zure negozioa eta jarduerak garatzeko egunero sortzen zaizkizun arazoak konpontzen ditugu.

fiscal

ZERGA-ARLOA

Zerga-plangintza jarraitua eskaintzen diogu enpresari eta, horrela, zerga-karga murriztea lortzen dugu. Beste gauza batzuen artean, zerga-problematikaren eraginari eta zerga-pizgarrien aplikazioari buruz aholkatzen dugu.

financiero

FINANTZA-ARLOA

Enpresarentzako finantzatzeko modurik onenari buruz eta hori lortzeko moduari buruz aholkatzen dugu.

laboral

LAN-ARLOA

Enpresaren giza baliabideen jarraipen eta kontrol jarraitua eskaintzen ditugu. Administrazioarekin egin beharreko izapideak nahiz edozein informazio sozio-laboral.

mercantil

MERKATARITZA-ARLOA

Erabaki onak hartzea da etorkizun arrakastatsua izateko oinarria. Horregatik, gehien interesatzen zaizun formularen bidez enpresari edo enpresa gisa eratzeko moduari buruz aholkatzen dugu.

contable

KONTABILITATE-ARLOA

Enpresaren kontabilitatearen elaborazio eta interpretazio zorrotza egiten ditugu, haren egoera ekonomikoa ezagutzeko.

seguros

ASEGURU-ARLOA

Aseguruek funtzio oso garrantzitsua betetzen dute enpresan. Horregatik, hainbat aseguru-aukera eskaintzen dizkiogu bezeroari, bai prezioaren eta bai prestazioen arabera, aukerarik onenari buruz aholkatuz.

GURE TALDEA

AHOLKULARITZA PERTSONALA

Cifra Asesoresen finantza-, kontabilitate-, zerga-, lan- eta merkataritza-arloetan prestakuntza, ibilbide eta espezializazio handia duten profesionalez osatutako taldea dugu. Konpromiso, zorroztasun eta ordena handiarekin egiten dugu lan gure bezeroei irtenbiderik onenak eskaintzeko.

trabajador1
trabajador2
trabajador4
trabajador5
trabajador7
trabajador8
trabajador9
trabajador10
trabajador11
trabajador12

Kontaktua

Dirección

Helbidea

Zuatzu kalea 3, 2. solairua, 7. bulegoa
Zuatzu Enpresa Parkeko Urgull eraikina
20018 Donostia

EMAIL

E-maila

asesoria@cifraasesores.com


TELEFONO

Telefonoa

943 466 974
717 792504

FAX

945 472 919

Colaboradores